Zarautz Guka elkarrizketak

Martin Sorreluz: "Helburuak jartzea ez zait gustatzen, mugak jartzea ere ez"

Ekaitz Etxabe eta Gorka Eizagirre

Bere kirol ibilbideko momenturik oparoenean da Martin Sorreluz zarauztarra. 22 urteko errugbi jokalariak Burgosko Aparejadores taldean jokatu ditu azken bi denboraldiak, eta sasoi hau Espainiako zazpiko errugbi selekzioarekin jokatuko du osorik. Ez da izango nazioarteko bere lehen esperientzia, duela hiru urte 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi baitzuen Espainiako selekzioarekin. Orain artekoaz eta hemendik aurrerakoaz hizketan aritu da Gukarekin. Iraileko Zarautz Guka aldizkarian argitaratutako bideo erreportajea da honakoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide