Nicolas Sartoriusek jasoko du aurtengo Mario Onaindia saria

Enara Ariznabarreta

Nicolas Sartorius politikari eta legegilea. (Diario de Mallorca)

Larunbatean izango da sari banaketa ekitaldia, 12:00etan, Zazpi kultur aretoan. Horrez gainera, Alberto Lopez Basaguren zuzenbide konstituzionaleko katedradunak hitzaldia emango du bihar leku berean, 19:00etan.

Nicolas Sartoriusek jasoko du aurtengo Mario Onandia saria. Larunbatean izango da sari banaketa ekitaldirako hitzordua, 12:00etan, Zazpi kultur aretoan. Mario Onaindia fundazioak urtero antolatzen du kulturari lotutako pertsona bat omentzeko ekitaldia hau, eta aurtengoa 23. ekitaldia izango da.

Abokatu, politikaria, kazetaria eta saiakeragilea da Sartourius, Frankismoaren aurkako borrokan, mugimendu sindikalean eta Espainiako demokraziaren garapenean pertsonaia garrantzitsua izan da. Bere liburu eta saiakeren artean daude La memoria insumisa, El final de la dictadura eta La democracia expansiva. Sari banaketa ekitaldian izango dira, protagonistaz gain, Alberto Agirrezabal, Unai Sordo, Felipe Juaristi eta Esozi Leturiondo Onaindiaren alarguna.

Bihar, hitzaldia

Halaber, bihar ere izango da hitzordua Zazpi kultur aretoan. Alberto Lopez Basaguren zuzenbide konstituzionaleko katedradunak Autogobernuaren etorkizuna: “Estatus berria” edo bultzada federala hitzaldia eskainiko du bertan. 

Karmele Agirrezabalak eta Felipe Juaristik ere parte hartuko dute saioan. 19:00etan hasiko da aurkezpena, eta publikoaren parte hartzea irekia izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide