Gipuzkoako Surf eta Bodyboard Txapelketa jokatuko dute urriaren 17an eta 18an Zarautzen

Intza Trula

Surflariak uretaratzen, Shelter 4Teens txapelketan. (Aritz Mutiozabal)

Parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko aukera, baina horretarako beharrezkoa izango da federatuta eta Gipuzkoan erroldatuta egotea. Hainbat kategoria egongo dira bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere.

Gipuzkoako Surf Federazioak, Zarauzko Surf Elkartearekin eta Zarauzko Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoako Surf eta Bodyboard Txapelketa antolatu du Zarautzen. Urriaren 17an eta 18an jokatuko dute, gizonezkoen zein emakumezkoen hainbat kategoriatan banatuta.

Hain zuzen ere, Surf Open, 18 urtez azpikoak, 16 urtez azpikoak, 12 urtez azpikoak, Masters +40, Bodyboard Open eta Bodyboard 18 urtez azpikoak kategorietan sailkatuko dituzte parte hartzaileak. Pertsona bakoitzak gehienez ere bi kategoriatan eman ahalko du izena.

Hori horrela izanik, izena emateko ondorengo lotura honetara jo daiteke. Antolakuntzak gogorarazi du izena emateko beharrezkoa dela federatuta egotea eta Gipuzkoan erroldatuta egotea. Inskripzioak 10 euro balio ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide