Justizia Anderrentzat eta Palestinarekin Elkartasuna eragileen manifestazioetara elkarrekin joateko kotxeak jarriko dituzte

Enara Ariznabarreta

Justizia Anderrentzat plataformaren agerraldi bat. (Justizia Anderrentzat plataforma)

Manifestazioetara elkarrekin joan nahi dutenak Mondra pareko parkinera hurbildu beharko dira larunbatean, goizeko 9:30ean. Elkartzen direnen artean kotxeak antolatuko dituzte.

Larunbatean egingo diren bi manifestazioetara elkarrekin joateko irteera antolatu dute. Santurtziko manifestazioa Justizia Anderrentzateragileak antolatu du, herriko udaltzaingoek Ander hil zutela salatu eta inpunitate polizialaren aurka agertzeko; Bilbokoa, berriz, Palestinarekin Elkartasuna eragileak antolatu du, genozidio bete-betean, palestina erresistentziaren alde.

Joan nahi dutenak, Mondra pareko parkinera hurbildu beharko dira goizeko 9:30ean. Antolatzaileen asmoa, bertaratzen direnen artean kotxeak antolatzea da, beraz, "ahal duenak kotxea eraman dezala" adierazi dute. Hasiera batean behintzat, goizeko manifestaziorako iritsi eta bigarrenaren ostean itzuliko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide