Saio originalaren barruan, Bad Apple thrillerra eskainiko dute gaur iluntzean Modelo zinema aretoan. 20:00etan hasiko da saioa, eta filma jatorrizko hizkuntzan eskainiko dute.
Maria hamar urteko haurren eskola bat motibatzen ahaleginduko da, ikasle errebelde eta kaotiko batek bere lana oztopatuko du. Bere ibilbide profesionala jokoan dago, eta ume baten jokabide txarrek egoera kontrolaezin bihurtzen dute. Erabaki txar batzuk hartzen ditu Mariak, eta "sagar ustela" etxera eramaten du, eta bertan giltzapetuta uzten du. Damututa, egoera konpontzen saiatzen Maria, baina ikasturteak aurrera egiten du, eta irakasleak zein gurasoak pozarren daude egoerarekin hobekuntzarekin. Horregatik, oso egoera zailean aurkitzen da Maria.