Futboleko gizonek berdindu egin dute, eta emakumeentzat porrot mingarria

Aritz Mutiozabal

ZKE futboleko gizonezkoen lehen taldea Astin, larunbatean. (ZKE Futbola)

Hondarribi taldearen aurka 0-0 berdindu zuen larunbatean ZKE futboleko gizonezkoen lehen taldeak. Euskal Ligako emakumeek, berriz, 4-1 galdu zuten Antiguokoren aurka bigarren jardunaldian.

ZKE futboleko gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek ezin izan dute garaipenik lortu asteburu honetan. Gizonezkoek hasiera benetan borobila eman diote denboraldiari, eta lehenengo bi partidak irabazi ondoren, hirugarren jardunaldian ezin izan du berdinketatik pasa ahal izan.

Lidertza partekatzen zuen Hondarribiaren aurka jokatu zuen larunbat arratsaldean, Asti futbol zelaian, eta 0-0 bukatu zuten. Gehiago merezi izan zuten zarauztarrek, baina azkenean puntu bakarrarekin konformatu behar izan zuten. Azken finean, Zarautz serio aritu zen, eta serio erasotu zuen aurkariaren aldean, baina bisitariak atzeko lerroan kokatu ziren irmo eta ez zieten aurrera egiten utzi.

Emakumeek, ordea, porrot mingarria jasan zuten Berion, Antiguoko taldearen aurkako partidan, Euskal Ligako bigarren jardunaldian. Lehen zatiari ez zioten neurria ongi hartu zarauztarrek, eta atsedenaldira 2-0ekoarekin iritsi dira. Bigarren zatian indartsuago ekin zioten, egoera iraultzeko gogoz, eta 2-1eko lortu zuten, baina etxekoek beste bi gol sartu zizkieten jarraian. Azkenean, 4-1ean amaitu zen partida.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide