Getariako Txakolinak mahats bilketa "historikoa" egin du, 5,5 milioi kilo baino gehiago jasota

Intza Trula

Pertsona bat, bildutako mahatsa eskuetan duela. (Getariako Txakolina)

Getariako Txakolinak balorazio "bikaina" egin du "bai bildutako mahatsaren bolumenari dagokionez eta baita bildutako mahatsaren kalitate sanitarioari dagokionez ere".  Hala, "graduazio natural ona" izango duen txakolin uzta aurreikusi du.

Getariako Txakolinak amaitu du aurtengo uztaren mahats bilketa, eta jakitera eman duenez, emaitza "historikoa" izan da: 5,5 milioi kilo baino gehiago bildu dituzte. Abuztu amaieran ekin zioten bilketari, eta iraileko azken astean amaitu dute.

Balantze "bikaina" egin du Getariako Txakolinak, "bai bildutako mahatsaren bolumenari dagokionez eta baita bildutako mahatsaren kalitate sanitarioari dagokionez ere". Kontseilu Arautzailearen lehen datuen arabera, 5.500.000 eta 6.000.000 kilo mahats artean bildu dituzte, eta, ondorioz, kanpaina hau Getariako Txakolina jatorri izeneko uztaren historiako emaitzarik hoberena da.

Denboraldian zehar bizitako "egonkortasun meteorologikoak, jardunaldi lehorrek eta oskarbiek, mahats autoktonoak osasun egoera ezin hobean bildu ahal izatea" ahalbidetu duela azaldu du jatorri deiturak. Hori dela eta, "graduazio natural ona" izango duen txakolin uzta aurreikusi du, "zonaldearen izaera atlantiko adierazgarriarekin"

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide