FC Bartzelona B izango du aurkari Amenabar Zarautzek bihar arratsaldean,19:30ean, Aritzbatalde kiroldegian. Denboraldiko hirugarren partida izango dute jokoan Mikel Agirrezabalagak gidatutako mutilek, eta lehen garaipena eskuratu nahi dute. Aurkaria denboraldiko momentu on batean dagoen arren, talde zarauztarrak duen guztia emango du partida borrokatua izan dadain.
Edukiera muga dela eta, norgehiagoka ikusteko sarrera jarri du ZKE Eskubaloiak. Haurrek euro bat ordaindu beharko dute, bazkideek bi euro eta gainerako ikusleek, berriz, 10 euro. Txartelak 17:00etatik aurrera eskura ahal izango dira kiroldegian bertan. Era berean, taberna eta klubeko denda martxan jarriko dituzte partida egun hau girotzeko.