Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, Artea eta arkitektura zikloaren bosgarren saioa eskainiko dute. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.
Bosgarren saioan, arkitekturaren eta ondare historikoaren arteko harremana aztertuko dute, eta eraikin historikoetan esku-hartzeek dakartzaten erronketara hurbiltzeko aukera izango dute bertaraten direnek. Gainera, Londresko Westminster Abbey eraikin historiko eta monumentalean egitura berri baten txertatze-prozesuaren inguruan arituko dira, iraganaren eta gaur egungo arkitekturaren arteko oreka bilatuz. Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo dute, eta publikoak parte hartzeko aukera izango du.