'La bola negra', 'Mumbo Jumbo izugarri handitzen da' eta 'Bad apples' filmak emango dituzte Modelon

Enara Ariznabarreta

Gaurtik asteazkenera arte hiru film eskainiko dituzte Modelo aretoan. Saio originalaren barruan emango dute Jonatan Etzler zinegilearen pelikula.

Hiru pelikula emango dituzte datozen egunetan Modelo zinema aretoan. La bola negra, Mumbo Jumbo izugarri handitzen da eta Bad apples filmak egongo dira ikusgai gaurtik asteazkenera bitartean, hain zuzen ere. Lehenengoari dagokionez, zortzi aldiz eskainiko dute datozen egunetan zehar, bigarrena bihar eta etzi soilik ikusi ahal izango da. Hirugarrena, berriz, asteartean izango da, jatorrizko bertsioan.

Javier Ambrossi eta Javier Calvo zuzendariek zuzendutako drama generoko filma da La bola negra. Federico Garcia Lorcaren amaitu gabeko azken lanetako batetik abiatzen da. Interkonektatuta dauden garai desberdinetako hiru gizonez bizitza hitz egiten du filmak, sexualitateak eta desioak, eta minak eta herentziak estuki lotutako hiru existentziaz. Aktore lan taldea ondorengoek osatzen dute: Guitarricadelafuente, Miguel Bernardeau, Carlos González, Lola Dueñas, Penelope Cruz eta Milo Quifes, besteak beste.

Bereziki haurrei zuzendutako animaziozko filma da Mumbo Jumbo izugarri handitzen da. A. Film konpainiak ekoitzitako filmak Mumbo Jumboren istorioa kontatzen du. Mumbo bere amarekin bizi da haran txiki batean, baina egun batean, ustekabean, perretxiko misteriotsu bat jatengo dueta, bat-batean, hazi eta erraldoi bihurtuko da. Hain da handia, non ezin baitu jada bere amarekin bizi den etxetxo atseginean sartu. Zorionez, Frede mandrilak arazoari irtenbidea aurkituko dio, baina irtenbidea Siberian egongo da, eta Mumbok oinez joan beharko du hara. Gainera, Baba Yaga sorgina ere bilatu beharko du. Mumboren lagunik onenek, Tapirrek, Gepardoak eta Mimbo Jimbok, lagunduko diote bidaia honetan.

Jonatan Etzler zinegilearen Bad apples filma jatorrizko bertsioan ikusteko aukera izango da. Filmak Mariaren istorioa kontatzen du, hamar urteko haur klase bat motibatzen ahalegintzen den lehen hezkuntzako irakaslea. Ikasle errebelde eta kaotiko batek oztopatu egingo du, eta horren ondorioz, erabaki txar batzuk hartuko ditu, utekabean "sagar ustel" hori etxera eramanez. Maria, etsi-etsian, zuzentzen saiatuko da, baina eskola hobetzen doan eta irakasleak zein gurasoak pozarren agertzen diren heinean, oso egoera zailean aurkituko du bere burua. Saoirse Ronan, Jacob Anderson, Eddie Waller, Nia Brown, Rakie Ayola, Robert Emms eta Sean Gilder arituko dira aktore lanetan.

Irailak 28, astelehena, izango da Ikusleen Eguna, eta egun horretan sarrerek prezio berezia izango dute. Hiru filmetarako sarrera horiek Modelo aretoko leihatilan edota Kutxabank sarrerak atari digitalean daude salgai.

Gaur, ostirala

  • 20:00. La bola negra.

Bihar, larunbata

  • 16:45. Mumbo Jumbo izugarri handitzen da
  • 19:15. La bola negra.
  • 22:15. La bola negra.

Etzi, igandea

  • 16:45. Mumbo Jumbo izugarri handitzen da
  • 19:15. La bola negra.

Irailak 28, astelehena, Ikusleen Eguna

  • 17:00. La bola negra.
  • 20:00. La bola negra.

Irailak 29, asteartea

  • 17:00. La bola negra.
  • 20:00. Bad Apples (VOSE)

Irailak 30, asteazkena

  • 19:30. La bola negra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide