Hilabete amaierarekin batera, iraileko ohiko udalbatzarra deitu du biharko Zarauzko Udalak. 19:00etan hasiko da, ohikoa den moduan, udaletxeko pleno aretoan. Hainbat puntu landuko dituzte biharkoan, tartean, zerga turistikoa ezartzeko ordenantza.
Gainera, kontratazio mahai iraunkorraren osaeraren aldaketa, eta 2026eko uztailaren 28ko akta onartzea ere bozkatuko dituzte. Horrez gain, 2027. urterako prezio publikoen eta haiei aplikatzen zaizkien hobarien eguneraketa eta aldaketa bozkatuko dute, baita zergak eta tasak arautzen dituzten ordenantza fiskalena ere.
Halaber, Zarauzko Udala Eusko Jaurlaritzaren eta Eudelen arteko lankidetzarako esparru-hitzarmenari atxikitzea bozkatuko dituzte, baita Gabonetan jarriko duten izotz pista artifiziala erabiltzeko ezarriko den prezio publikoa ere. Horrez aparte, hainbat kreditu aldaketaz, turismo-ostatuaren erabilera arautzeko plan orokorraren aldaketaren hasierako onespenaz, eta hiri antolamenduko plan orokorraren aldaketaren behin betiko onarpenaz ere mintzatuko dira.