ZKE futboleko gizonezkoen lehen taldeak hasiera benetan borobila eman dio denboraldiari, bitik bi irabazita. Zarauztarrek Aloña Mendiren aurka neurtuko zituzten indarrak atzo arratsaldean, Azkoagain zelaian, eta 0-2ko emaitzarekin, hiru puntu poltsikoratu zituzten. Iñigo eta Haritz izan dira asteburu honetako goleatzaileak.
Aurkariak oso serio ekin zioten partidari, baina Zarautzek ongi eutsi zion haien erasoei, eta hasiera-hasieratik planteamendu garbia zelairatuz, markagailuan aurretik jartzea lortu zuten. Bigarren zatian, jokamolde berari jarraipena emanez, bigarren gola sartu zuten, norgehiagoka erabakita utziz.
Hurrengo hitzordua larunbat honetan izango dute, 16:30ean, Astin, Hondarribiaren aurka.