'El canto de las manos' filma emango dute etzi, Zeinu Hizkuntzen Nazioarteko egunean

Enara Ariznabarreta

El canto de las manos pelikula. (Academia de cine)

Zeinu Hizkuntzen Nazioarteko egunaren harira, El canto de las manos pelikulaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, 18:00etan hasita,

Zeinu Hizkuntzen Nazioarteko eguna urtero ospatzen da irailaren 23an. Egun hau, kultura-aniztasuna ikusarazteko, babesteko eta aldarrikatzeko eguna da. Horren harira, El canto de las manos pelikula emango dute Modelo aretoan, 18:00etan hasita. 

Emanaldiaren ondoren, solasaldi irekia egingo dute, eta bertan, Euskal Gorrak eta Gipuzkoako Gorren Elkartea erakundeetako kideek hartuko dute parte, zeinu-hizkuntzaren garrantziaz, komunitate gorraren eguneroko erronkez eta gizarte inklusiboago baten eraikuntzan egin beharreko urratsez hitz egiteko.

Ekimen honen helburu nagusia zeinu-hizkuntzaren balioa eta pertsona gorren komunitatearen errealitatea gizarteratzea da, eta Zarauzko Udalak herritar guztiei luzatu die parte hartzeko gonbita, zeinu-hizkuntza eta pertsona gorren errealitatea gertutik ezagutu dezaten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide