Tiempo de victoria filma Anthony Maras zuzendariaren azken lana da. Bigarren Mundu Gerrako une gako bat jarri du erdigunean zuzendariak, izan ere, Normandiako lehorreratzearen aurreko hiru egunetan kokatzen da filma. Erresuma Batuko armadako meteorologia nagusiaren begietatik kontatzen da istorioa; izan ere, bere gain zegoen eguraldiaren aurreikuspenak historiako une garrantzitsu horretan izan zezaken eragina kontatzen du filmak.
Familia osoari zuzendutako filma da, bestalde, Marsupilami izenekoa. Frantzian egindako ekoizpen bat da, Philippe Lacheau zuzendariaren gidaritza duena. Familia batek gurutzaontzi batekin egindako bidaian gertatutako abentura eroak kontatzen ditu, Frantziako literaturan oinarritutako pertsonaia maitagarri bat jarrita lehen lerroan… Marsupilami-a!
Ikusleen Eguna, irailak 21, astelehena, izango da. Bi filmetarako sarrera horiek Modelo aretoko leihatilan edota Kutxabank sarrerak atari digitalean daude salgai.
Gaur, ostirala
- 20:00. Tiempo de victoria
Bihar, larunbata
- 16:45. Marsupilami
- 19:15. Tiempo de victoria
- 22:15. Tiempo de victoria
Etzi, igandea
- 16:45. Marsupilami
- 19:15. Tiempo de victoria
Irailak 21, astelehena, Ikusleen Eguna
- 17:00. Tiempo de victoria
- 19:30. Tiempo de victoria