ZKE Irristaketa taldeak irristaketa ikastaroak eskainiko ditu aurten ere, urritik maiatzera. Saioak astelehen eta asteazken arratsaldetan izango dira, eta bertan adin guztietako jendeak izango du parte hartzeko aukera, haur, gazte nahiz helduak. Halaber, datorren astean, hilak 21 eta 23, ate irekiak egingo dituzte Zinema pilotalekuan.
Bi egunetan, 17:00etatik 18:00etara LH 1, 2, 3, 4 eta 5 mailatako gaztetxoek izango dute aukera kirola probatzeko; 18:00etatik 19:00etara, berriz, LH 5 eta 6, eta DBHko ikasleek, eta 19:00etatik 20:00etara, helduen txanda izango da. Izen emateak zkeirristaketa@gmail.com helbidearen bidez edota 722-53 04 83 zenbakira deituta egin beharko dira, eta antolatzaileek adierazi dute plaza mugatuak izango direla.