Gaur arratsaldean, asteartea, irekiko dute Ludotxo ludoteka. 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua eskaintzen dute Salbide auzoko egoitzan, eta adinaren arabera antolatu dute ordutegia ikasturte honetan ere. Hala, bi multzo bereiziko dituzte: ordutegi bat izango dute 4-8 urte arteko haurrek, eta beste bat 9-11 urte artekoek.
Ondokoa izango da aurtengo ordutegia:
- 4-8 urte: astelehenetik ostiralera, 16:45etik 19:30era
- 9-11 urte: larunbatetik igandera, 17:00etatik 20:00etara
Euskara erdigunean jartzen duen aisialdi hezitzailea eskaintzea da ludotekaren helburua, eta ohi bezala, askotariko ekintzak eta esperientziak prestatu dituzte hezitzaileek ikasturte berrirako. Gaur, adibidez, elkar ezagutzeko jolasekin estreinatuko dute ikasturtea, eta Salbideko jaietarako banderolak egingo dituzte ostegunean.