'El anfitrion' filma eskainiko dute gaur, saio originalaren barruan

Intza Trula

Miguel Angel Jimenez zine zuzendariaren drama filma da. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko dute, 19:30ean, Modelo aretoan.

Saio originalaren barruan, Miguel Angel Jimenez zine zuzendariaren El anfitrion filma emango dute gaur arratsaldean. 19:30ean hasiko da saioa Modelo aretoan, eta jatorrizko hizkuntzan eskainiko dute.

Markos Timoleon Greziako handikiaren eta bere alabaren istorioa du oinarri filmak. Alabaren 25. urtebetetzea ospatzen ari dira bere uharte pribatuan. Han, gertaera kate iragarri ezinari aurre egin beharko diote, bere nagusitasuna mehatxatu eta bere existentzia astinduko duena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide