ZKE futboleko gizonezkoen lehen taldeak indartsu ekin dio denboraldiari. Hirugarren Federazio Mailari agur esan ondoren, Ohorezko Erregional Mailan debuta egin zuen larunbatean, garaipena garrantzitsua lortuz. Asti futbol zelaian jokatu zuen lehen jardunaldiko partida, eta 4-1ko emaitzarekin irabazi zion Urki taldeari.
Joko ona eginez, norgehiagoka serioa planteatu zuen Zarautzek hasiera-hasieratik eta 1-0 jarri ziren aurretik, baina atsedenaldira iritsi baino lehen, banakako lortu zuten aurkariek. Bigarren zatian, ordea, etxekoek garaipen gosez irten ziren zelaira, eta hiru gol sartu zituzten, lehen hiru puntuak poltsikoratuz. Jardunaldiko goleatzaileak David, Mante eta Iñigo izan ziren, azken horrek bi gol sartu zituen.
Datorren igandean Aloña Mendiren aurka neurtuko dituzte indarrak zarauztarrek, etxetik kanpo, Azkoagain zelaian, 16:30etik aurrera.