Atzo amaitu zen El Salvadorreko La Bocana eta El Sunzal hondartzetan jokatutako ISA World Junior Surfing Championship txapelketa. Oxel Oregi eta Nahia Calderon zarauztarrek dena eman zuten txapelketan, mutilen 18 urte azpikoen mailan eta nesken 16 urte azpikoen mailan, hurrenez hurren.
Oregi bigarren txandara arte iritsi zen, hamabigarren mangan hirugarren postua eskuratuz, 8.83 punturekin. Calderonek, berriz, lehen hiru txandak gainditu zituen, eta laugarrenean amaitu zen bere ibilbidea, egokitu zitzaion mangan laugarren postua eskuratuz, 5.93 punturekin. Selekzioko surflari bakarra iritsi zen finalerdietara: Alvaro Casanova. Hirugarren postua eskuratu zuen egokitutako finalerdian.