Udako etenaren ostean, kalera itzuliko dira pentsiodunak, eta protestei heldu diete berriro ere. Ohi bezala, Lege Zaharren Enparantzan bildu dira bihar eguerdian, 12:00etan, eta horrela egingo dute aurreratzean ere astelehenero, pentsio, osasungintza eta zaintza publiko duinaren alde.
Pentsiodunen erosteko ahalmena gero eta txikiagoa denez, ezinbestekotzat jotzen dute pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea. Aldarrikapen horri indarra emateko, datozen hilabeteetan bi hitzordu garrantzitsu izango ditu pentsiodunek. Alde batetik, urriaren 24an, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bat egingo du Espainiako Estatuko pentsiodunek Madrilen deitu duten manifestazioarekin, eta hara joateko dei egin diete herritar guztiei.
Bestetik, azaroaren 3an, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak topaketa bat egingo du Gasteizen, orain arte egindako borrokaren bidez lortutako helburuak plazaratzeko eta ekimen berriak proposatzeko.