Zarautzon elkarteak aurki ekingo dio ikasturte berriari, eta irailaren 22rako antolatu du lehen solasaldia: Jose Luis Villacañas bere azken liburua den Senderos que se bifurcan liburuaz mintzatuko da Zarautzoneko kide Fernando Lopetegirekin batera. 19:00etan hasiko da solasaldia, Modelo aretoan.
Villacañas filosofoa da, eta Filosofiaren Historiako emeritu katedraduna da Madrilgo Konplutense Unibertsitatean (UCM). Horrez gain, Txileko Diego Portales Unibertsitateko Filosofia Institutuko irakasle bisitari iraunkorra ere bada.