Udaberri jubilatuen elkarteak Lodosara (Nafarroa) irteera antolatu du irailaren 30erako. Bisita gidatua egingo dute bertan, eta piperren kontserba fabrika bat ere ezagutuko dute, baita herriko azokaz gozatu ere.
Elkarteak aditzera eman duenez, datorren asteazkenean, hilak 16, 16:00etan zabalduko dute izena emateko aukera. Udaberri elkartearen egoitzan egin beharko da inskripzioa, eta txangora joateko interesa dutenek azkar ibili beharko dute, plazak mugatuak izango baitira.