Zarauzko Kzgunea martxan da udako etenaren ostean, eta ezagutarazi du urriko ikastaroen zerrenda. 28 ikastaro eskainiko ditu guztira datorren hilabetean zehar, eta horietatik lau izango dira euskaraz eskainiko dituztenak.
Hain justu, hauek dira urrianan KZgunean euskaraz egin ahal izango diren ikastaroak:
- Bultzatu zure lan ibilbidea gaitasun digitalen bidez.
- Hamar ordu.
- Urriaren 19tik 28ra, urrunekoa.
- Google argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak.
- Lau ordu.
- Urriaren 27an eta 28an, 16:00etatik 18:00etara, bideokonferentziaz.
- Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia.
- Lau ordu.
- Urriaren 27an eta 28an, 11:00etatik 13:00etara, bideokonferentziaz.
- Erosketa eta salmenta seguruak Internet bidez.
- Lau ordu.
- Urriaren 5etik 21era, urrunekoa.
Izena emateko
Beraz, ikastaroetan izena eman nahi duten herritarrek hainbat bide dituzte horretarako:
- KZgunera joanda. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 87) edo KZgunearen webgunean, aldez aurreko hitzordua eskatuta.
- Telefonoz deituta (943-02 36 87). Dena den, ikastaroan izena telefono bidez emateko, derrigorrezkoa da KZguneko erabiltzaile izatea .
- KZgunearen webgunean izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo-tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
- KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea)
- Formakuntza batean webgunearen bidez izena eman.
Zarautzeko KZgunea (Zigordia 34, lehenengo solairua) astelehenetik ostiralera egoten da irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.