Ane Makazaga eta Unax Larrañaga: arraunaren tenpluan lehen aldiz

Ekain Tolaretxipi (Berria)

Ane Makazaga, estropada batean. (Arnaitz Rubio)

Lehen aldiz ari dira Makazaga eta Larrañaga Kontxan, Zarautzen bata eta Ondarroan bestea. Lehen jardunaldian "sufritu" eta "gozatu" egin zuten, eta oraindik "sinistu" ezinik dabiltza.

Arraunlari ororen ametsa da noizbait Kontxan aritzea, arraunaren tenplua baita. Bertan sortzen den giroak eta duen tradizioak egiten dute berezi estropada. Kontxako lehen aldia gogoan izaten dute arraunlariek, eta aurten ere badaude estreinakoz ari diren zenbait. Horietako bi dira Ane Makazaga (Zarautz, Gipuzkoa, 2004) Zarauzko arraunlaria eta Unax Larrañaga (Azkoitia, Gipuzkoa, 2003) Ondarroakoa.

Lehen jardunaldian, Zarautz zazpigarren sailkatu zen emakumezkoen estropadan, eta Ondarroak zortzigarren egin zuen gizonezkoen lehian. Makazagak aurkarien maila azpimarratu du: "Gu ETE ligan aritu gara, eta gainontzekoek, Euskotren ligakoak izanik, maila altuagoa dute. Ondorioz, exijentzia handitu egin zen. Gogorra izan bazen ere, gozatu egin genuen". Larrañagak, berriz, zaleen bultzadak piztu zien grinaren inguruan hitz egin du: "Arraunlari guztiok aritu nahi izaten dugu Kontxan. Ondarroako zale asko etorri ziren, eta horrek piztu egin gintuen»".

Kontxarako sailkatze estropadan, bi taldeek zazpigarren postu preziatua eskuratu zuten. Ondarroak bi urtez sailkatu gabe egon ondoren lortu zuen berriro sailkatzea. Arraunlariak kontatu du "zaila" dela azaltzen barruan egoteak emandako poza, eta, horregatik, Kontxako bi asteburuak lortu dutena "ospatzeko" baliatu nahi dituztela.

Irakurri erreportajea osorik, hemen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide