Arkitekturaren eta artearen zikloaren laugarren saioa, gaur Photomuseumen

Enara Ariznabarreta

New Yorkeko Vessel egitura. (Hudson Yards)

Artea eta arkitektura zikloaren laugaarren saioa eskainiko dute gaur Photomuseumen. Saioa 18:00etan hasiko da, eta arkitektura eta eskulturaren arteko mugaren inguruan hausnartuko dute, hura aztertuz New Yorkeko Vessel egituraren bidez.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, Artea eta arkitektura ziklo berriaren laugarren saioa eskainiko dute. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Laugarren saioan, arkitektura eta eskulturaren arteko muga aztertuko dute, New Yorkeko Vessel egitura baliatuz. Thomas Heatherwick arkitekto britainiarrak diseinatutako egitura da. Egitura monumental horrek ez du funtzio praktikorik, izan ere, eskailera batzuk besterik ez dira, hiria begiratzeko pentsatuak. Hala ere, eskailera hauek Hudson Yards auzo berriaren ikono bihurtu da. Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo dute, eta publikoak parte hartzeko aukera izango du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide