Euskal Jaietako azoka berezia izan zen atzo Ordizian, eta urtero legez, gazta lehiaketa ez ezik, fruitu, barazki eta abere lehiaketak ere egin zituzten. Eskualdeko hainbat ekoizle eta abeltzain joan ziren Goierriko herri horietara, beren uztak eta abelburuak erakustera, eta hainbat sari ekarri dituzte horiek etxera.
Sari horietako bat Zarautzera ekarri du herritar batek. Euskal Oiloaren XLI. lehiaketan, zilarra motako oilorik onenaren saria jaso zuen atzokoan Zarauzko Abeletxe baserriko Mikel Albizurik. Hark ehun euro jaso zituen sari gisa.