Udako oporraldia amaitu berritan, Murkil Zarauzko merkatarien elkarteak ikasturteko lehen kanpaina abiatu du. Gaur jarri du martxan, eta irailaren 27a izango da parte hartzeko azken eguna.
Zehazki, bezeroek txartel bat jasoko dute, eta erosketa bat egiten duten bakoitzeko zigilu bat eskuratuko dute aipatu txartela betetzeko. Gutxienez sei zigilu lortu beharko dituzte zozketan sartzeko, eta sei zigilu horiek gutxienez hiru saltoki ezberdinetakoak izan beharko dute.
500 euroko erosketa txartel bat eta 100 euroko hamabost erosketa txartel zozkatuko dituzte.