Jalgin parte hartu nahi duten haur eta gaztetxoek datorren asteartean eman beharko dute izena

Intza Trula

Jalgi dantza taldeko kideak emanaldia eskaintzen, Salbiden. (Ian Ruiz Lizaso)

Datorren asteartean, irailak 15, egin beharko da matrikula, 18:00etatik 19:00etara, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik gorako haur zein gaztetxoei zuzenduta dago.

Jalgi dantza taldeak jakitera eman duenez, datorren asteartean, hilak 15, zabalduko dute haur eta gaztetxoen ikasturterako izen ematea. Egun horretan, 18:00etatik 19:00etara bitartean egin beharko da matrikula, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan.

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik gorako haur zein gaztetxo guztiei dago zuzenduta deialdia. Gainera, Jalgik aditzera eman duenez, taldeen osaerari eta entseguetarako egun eta orduei buruzko informazioa matrikulazio epea amaitu ondoren emango dute.

Dena den, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko jalgi.dt@gmail.com helbidera idatz daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide