Usoa Ostolazak Munduko Txapelketa jokatuko du Espainiako selekzioarekin

Intza Trula

Usoa Ostolaza txirrindularia, Munduko Txapelketa jokatuko duten Espainiako selekzioko txirrindulariekin. (RFEC)

Espainiako Txirrindularitza Federazioak gaur jakinarazi du Munduko Txapelketara aurkeztuko duen taldea, eta zerrenda horretan dago Ostolaza. Irailaren 26an jokatuko dute lineako proba, Montrealen.

Espainiako Txirrindularitza Selekzioak Munduko Txapelketarako taldea aurkeztu berri du, eta zerrenda osatzen duten txirrindularietako bat da Usoa Ostolaza zarauztarra. Montrealen jokatuko dute lineako proba, irailaren 26an, hain zuzen ere.

Orotara, 180,1 kilometro izango ditu lasterketak, 2.570 metroko desnibel positiboarekin. Brossardetik hasi eta Montrealen amaituta, Mont-Royal zirkuituari zortzi itzuli emango dizkiote. Ostolazarekin batera taldea osatuko dute Mavi Garciak, Paula Blasik, Mireia Benitok, Sara Martinek eta Sandra Alonsok.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide