Ardi Txakur Lehiaketa jokatuko dute larunbatean

Enara Ariznabarreta

Iazko Artzain txakurren Gipuzkoako Txapelketa. (Aritz Mutiozabal)

Sei artzainek eta zazpi txakurrek parte hartuko dute, 17:30etik aurrera, Amalur parkean, Jose Luis Saizarren oroimenezko proban.

Aurten, Euskal Astearen barruan, Jose Luis Saizar zenaren omenezko arraza libreko artzain txakurren proba jokatuko dute, Amalur parkean. 27. Gipuzkoako Txapelketa izango da jokoan larunbatean, eta 17:30ean hasita, artzainak aginduak ematen eta txakurrak ariketak osatzen ariko dira.

Guztira, sei artzain eta zazpi txakur ariko dira lehian: Javier Gastañaga antzuolarra Cool eta Fol txakurrekin; Manuel Gorriti aizarnazabaldarra Turbo txakurrarekin; Asier Dakosta aretxabaletarra Zeru-rekin; Xabier Gastañaga antzuolarra Sandy-rekin; Iñaki Irigoras urretxuarra Thor-ekin; eta Pello Segurola matxinbentarra Jak-ekin. Epaile lanetan, berriz, Mikel Garate eta Pagazartundua ariko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide