Irailaren 14tik aurrera hasiko ditu ikastaroak Udaberri jubilatuen elkarteak

Enara Ariznabarreta

Udaberri Jubilatuen Elkartea. (Udaberri)

Ikastaroetan izen eman nahi dutenek Udaberriren bulegotik pasatu beharko dute matrikula sinatzera. Askotariko ikastaroak eskainiko dituzte astegunetan.

Udaberri jubilatuen elkarteak aurki hasiko du ikasturte berria, eta irailaren 14tik aurrera hasiko dituzte ikastaroak ere. Astelehenetik ostiralera hainbat ikastaroz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, besteak beste, tai-chi, ingelesa, euskara, frantsesa, meditazioa, fitness, batxata, billarra, xakea, bingoa eta antzerkia.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek elkartearen bulegotik pasatu beharko dute matrikula sinatzera.

Honakoa izango da ikastaroen egutegia:

Astelehenak

  • 09:00. Ingelesa, cibergelan (0. solairua).
  • 09:45. Tai-chi, areto nagusian.
  • 10:00. Ingelesa, cibergelan (0. solairua).
  • 11:00. Ingelesa, cibergelan (0. solairua).
  • 11:15. Meditazioa, areto nagusian.
  • 12:00. Batxata, areto nagusian.
  • 12:00. Frantsesa, cibergelan (0. solairua).
  • 15:55. Fitness, areto nagusian.
  • 16:00. Xake ikastaroa, boluntarioak.
  • 16:00. Billar ikastaroa, billar gelan.
  • 17:30. Bingo, Areto Nagusian.

Astearteak

  • 8:45. Yoga, areto nagusian.
  • 10:00. Informatika klasea, cibergelan (0. solairua).
  • 10:10. Yoga, areto nagusian.
  • 11:35. Yoga, areto nagusian.
  • 16:00. Fitness, areto nagusian.
  • 17:00. Fitness, areto nagusian.
  • 17:00. Euskara, boluntarioak.
  • 18:15. Abesbatza, areto nagusian.

Asteazkenak

  • 09:00. Frantsesa, cibergelan (0. solairua).
  • 09:45. Tai-chi, areto nagusian.
  • 10:00. Frantsesa, cibergelan (0. solairua).
  • 10:00. Euskal dantza, Gaztelekuan.
  • 10:30. Nordic walking, kanpoan.
  • 10:30. Ibilaldia, kanpoan.
  • 11:00. Euskal dantza, Gaztelekuan.
  • 11:15. Meditazioa, areto nagusian.
  • 12:00. Euskal dantza, Gaztelekuan.
  • 16:00. Laborterapia, areto nagusian.
  • 16:00. Memoria, areto nagusian.
  • 17:30. Antzerkia, areto nagusian.
  • 17:30. Abesbatza, boluntarioak.

Ostegunak

  • 09:00. Marrazketa, billan gelan.
  • 10:00. Informatika klasea, cibergelan (0. solairua).
  • 10:00. Taller de letra, Kostan (1.solairua).
  • 10:00. Jolasak, jolaslekuan.
  • 11:30. Batxata, areto nagusian.
  • 15:55. Fitness, areto nagusian.
  • 17:00. Fitness, areto nagusian.
  • 18:30. Bingo, areto nagusian.

Ostiralak

  • 08:45. Yoga, areto nagusian.
  • 09:00. Ingelesa, cibergelan (0. solairua).
  • 10:00. Ingelesa, cibergelan (0. solairua).
  • 10:10. Yoga, areto nagusian.
  • 11:00. Ingelesa, cibergelan (0. solairua).
  • 11:35. Yoga, areto nagusian.
  • 16:00. Laborterapia, areto nagusian.
  • 18:15. Abesbatza, areto nagusian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide