Zarautz Guka

Martin Sorreluz eta arrietarren 'Hamalau heriotzena', iraileko aldizkariko protagonistak

Erredakzioa

Modesto eta Bertol Arrieta aita-semeak. (Aritz Mutiozabal)

Abuztuko oporren ostean, Zarautz Guka aldizkari digitala bueltan, eta hilabete honetako azala Martin Sorreluz errugbi jokalariak hartu du; orain arteko lorpenez, eta aurrerantzean Espainiako selekzioarekin izango dituen erronkez aritu da solasean. Horrez gain, Modesto eta Bertol Arrieta aita-semeak aintzinako bertso sorta baten inguruan eginiko ikerketa eta dokumentala ere badakar iraileko zenbakiak.

Zarautz Guka aldizkari digitalaren iraileko zenbakiak ikusi du argia, eta, ohi bezala, gai interesgarriz jantzita dator. Nazioartean ateak zabaltzen ari den Martin Sorreluz errugbi jolakariari bideo-elkarrizketa, Modesto eta Bertol Arrieta aita-semeak Hamalau heriotzena bertso sortaren inguiruan eginiko ikerketa eta dokumentalari buruzko erreportajea, Ian Ruiz Lizaso eduki sortzailearen Musika Kaxa eta Ainara Alkorta margolariari egindako erretratua topatuko ditu erabiltzaileak. 

Era berean, Aritz Mutiozabalen, Alex Gurrutxagaren, Elaia Aizpuruaren eta Javier Aramendiren iritzi artikuluak irakurtzeko aukera izango da. Zarauzko Argazkizale Elkarteko Javier Carballok, gainera, pilota jokamolde ezberdinen irudiak batu ditu Klik! atalean.

Adizkaria eskura dago lotura honetan.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide