'Cronos' filma ikusi ahal izango da gaurtik asteartera Modelon

Intza Trula

Fernando Gonzalez zinema zuzendariak ondutako thrillerra da. Benetako testigantzetan oinarritutako filmak, 2017ko abuztuaren 17an Bartzelonako Ramblan izandako atentatuaren aurrean martxan jarritako polizia dispositiboaz hitz egiten du.

Cronos filma emango dute datozen egunetan Modelo zinema aretoan, Fernando Gonzalez zuzendariaren thrillerra. Filmak, 2017ko abuztuaren 17an Bartzelonako Rambla pasealekuan izandako atentatuaren aurrean martxan jarritako polizia dispositiboaz hitz egiten du.

Pelikula gaurtik hasi eta asteartera bitartean eskainiko dute, eta astelehenean izango da Ikusleen Eguna. Hain justu, egun horretan sarrerak prezio berezian eskuratu ahal izango dira. Sarrerak Modelo aretoko leihatilan edota Kutxabank sarrerak atari digitalean daude salgai.

Gaur, larunbata

  • 18:00.Cronos.
  • 20:30. Cronos.

Bihar, igandea

  • 19:15.Cronos.

Etzi, astelehena, Ikusleen Eguna

  • 17:00.Cronos.
  • 19:30.Cronos.

Irailak 8, asteartea

  • 20:00.Cronos.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide