ZAEk postua jarriko du bihar Lege Zaharren Enparantzan

Enara Ariznabarreta

ZAEko gizonen trainerua, Zarauzko Ikurrina estropadan. (Arnaitz Rubio Aprea)

Postua udaletxe aurrean egongo da kokatuta, eta Zarauzko Arraun Elkartearen produktuak erosteko aukeraz gain, play-offetarako izen emate zerrendak egongo dira.

Etxeko bi traineruek Zarauzko bi banderak irabazi ondoren, gizonezkoek eta emakumezkoek irailaren 18an eta 19an jokatuko diren play-offetarako txartela lortu zuten. Bihar, larunbata, Zarauzko Arraun Elkarteak postua jarriko du Lege Zaharren Enparantzan, udaletxearen aurrean, zehazki. 11:00etatik 13:30etara, ZAEren produktuak erosteko aukera eta play-offetarako izen emate zerrendak egongo dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide