Udako Musikaldiari amaiera eman zioten atzo arratsaldean, eta azken saioan Trio Rodin hirukoteak emanaldi gogoangarria eskaini zuen Santa Klara elizan, Romeo & Julieta 2.0 izeneko proposamenarekin.
Sarrera guztiak agortuta, bertaratu zirenek kontzertu ederraz gozatu zuten Carles Puigen biolin jotzailearen Teresa Lliren txelo jotzailearen eta Jorge Mengottiren piano jotzailearen eskutik. Hauek bi zatitan banatu zuten saioa: lehenengoan, Serguéi Prokófieven Romeo eta Julietaren suitea -ren hainbat pieza jo zituzten, eta bigarrenean, berriz, Leonard Bersteinen West Side Story lanekoak.