Zarautz Guka elkarrizketak

Leire Lopetegi Eguren: "Marrazoak zaurgarriagoak dira beste espezie batzuk baino"

Aritz Mutiozabal 2026ko abuztuaren 30a

Tunidoen Arrantzaren Kudeaketa Jasangarrian aditua da Aztiko ikertzaile zarauztarra, eta marrazoen zaurgarritasunari buruzko tesia egin du. Uztaileko Zarautz Guka aldizkarian argitaratutako bideo elkarrizketa da honakoa.

Atun-arrantzekin elkarreraginean dauden marrazo ozeanikoen ekologia espaziala eta zaurgarritasuna izeneko doktore tesia ondu du Leire Lopetegi Egurenek. Bera Aztiko ikertzailea da Tunidoen Arrantzaren Kudeaketa Jasangarrian, eta batik bat bi marrazo espezie izan ditu kontuan bere ikerketan: punta zuriko marrazo ozeanikoa eta zetazko marrazoa. Zarautz Gukak ikertzaile zarauztarrarekin solasteko parada izan zuen uztaileko aldizkarian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide