Astebururako filmen eskaintza ezagutarazi du Modelo aretoak: El ser querido eta La patrulla canina: La dino pelicula emango dituzte gaurtik hasi eta astelehenera bitartean, hain zuzen. Lehenengoari dagokionez, sei aldiz eskainiko dute datozen egunetan zehar, eta bigarrena gaur eta igandean soilik ikusi ahal izango da.
Rodrigo Sorogoyenek zuzendu du El ser querido drama generoko filma. Aita-alaba arteko harreman bat du oinarri filmak: Esteban Martinez zine zuzendari maitatua da, bai bere pelikulengatik, bai indarkeria eta gehiegikeriek markatutako iraganagatik. Bere proiektu berrian, Emilia alabari rol bat emango dio, aktore gisa bere ibilbide geldoa berrabiarazten laguntzeko aitzakiarekin. Setean elkarrekin bizitzeak urteetan partekatu ez duten hurbiltasuna sustatuko du, baina inoiz orbaindu ez diren zauri zaharrak ere irekiko ditu.
Haurrei zuzendutako filma da La patrulla canina: La dino pelicula, Nickelodeon Animation Studios konpainiarena. Txakur Patruilaren abentura bat kontatzen du honek: bere itsasontzia ekaitz misteriotsu batean harrapatuta geratu ondoren, Txakur Patruilako txakurkumeak dinosauroz betetako uharte tropikal esploratu gabe batean hondoratuko dira. Han Rex ezagutuko dute, urteak uhartean hondoa jota daramatzan eta dinoekin zerikusia duen guztian benetako aditu bihurtu den txakurkumea. Txakur Patruilaren etsaia, Humdinger alkatea, uhartea zuhurtziarik gabe ustiatzen hasi zenean, bere baliabide naturalak aprobetxatzeko asmoz, sumendi handi ez-aktibo baten erupzioa eragin zuen ustekabean. Txakur Patruilako txakurkumeek orain arteko erreskaterik garrantzitsuenei egin behar diete aurre, eta Humdinger atxilotu behar dute uhartea desagertu baino lehen.
Abuztuak 31, astelehena, izango da Ikusleen Eguna, eta egun horretan sarrerek prezio berezia izango dute. Bi filmetarako sarrera horiek Modelo aretoko leihatilan edota Kutxabank sarrerak atari digitalean daude salgai.
Gaur, ostirala
- 17:00. La patrulla canina: La dino pelicula.
- 19:30. El ser querido.
Bihar, larunbata
- 18:00. El ser querido.
- 20:30. El ser querido.
Etzi, igandea
- 16:45. La patrulla canina: La dino pelicula.
- 19:15. El ser querido.
Abuztuak 31, astelehena, Ikusleen Eguna
- 17:00. El ser querido.
- 19:30. El ser querido.