2026-27 denboraldia indartsu hasteko prestatzen dabil azken asteotan ZKE futboleko gizonezkoen lehen taldea. Abuztuaren erdialdean abiatu zituzten entrenamenduak, eta taldea indartzeko jokalari berrien bila ere ari dira. Hain justu, orain gutxi jakinarazi dituzte taldera batuko diren fitxaketa berri: Kotaro Okubo, Asier Gonzalez eta Unai Urrosolo, hain zuzen ere.
Okubo Realak utzitako jokalaria da, eta denboraldi amaierara arte jokatuko du Zarauzko taldean. Gonzalez, berriz, Hernaniko taldetik dator, eta Urrosolo Deustutik.
Taldeak bere sare sozialetan azaldu duenez, "hiru jokalariak taldeari laguntzeko prest eta gogotsu datoz". Hain justu ere, irailaren 12an izango dute denboraldiko lehen erronka, Urki futbol taldearen aurka, Astin. Dena den, motorrak berotzen joateko hainbat lagunarteko jokatu dituzte jada, eta bi neurketa geratzen zaizkie denboraldiaurrea amaitzeko: abuztuaren 29an Bergararen aurka jokatuko dute, etxetik kanpo; eta irailaren 5ean Ordiziako taldea izango dute aurkari.