Monika Arozenaren margolanak ikusgai, Lukas ardotegian

Aritz Mutiozabal 2026ko abuztuaren 27a

Monika Arozenaren margolanetako bat.

At Mo´s Ferak erakusketa jarri du artista zarauztarrak Ipar kaleko tabernan, irailaren 18ra arte.

Aldi baterako erakusketa berria zabaldu dute Lukas ardotegian. Oraingo honetan, Monika Arozena Eizmendi zarauztarraren margolanak daude ikusgai, At Mo´s Ferak izenez aurkeztu duen proiektuaren barruan. Abstraktua eta figuratiboa elkar uztartzen dira bere margoetan, itsaso eta zeruaren arteko paisaia nahasiak girotuz.

At Mo´s Ferak erakusketa irailaren 18ra bitartean egongo da erakusgai, taberna zabalik dagoen ordutegian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide