Adarretatik musika jaialdia ospatuko dute urriaren 2tik 4ra Zarauzko txoko desberdinetan. Urtero bezala askotariko musikak batzen dituen egitasmoa da Enbor Akzio Kulturala elkarteak antolatzen duena, non euskal taldeek presentzia nbarmena duten.
Hasieran iragarri zuten kartelak, gainera, eguneraketa bat izan du, urriaren 2an malekoian kontzertua ematekoa zen Victor Coyote duela bi aste zendu zelako. Antolakuntzak jakitera eman zuenez, "Coyote ilusioz gainezka zegoen Zarautzera etortzeagatik", eta "doluminak eman dizkiete familiari, lagunei eta berarekin bidea partekatzeko zortea izan zuten pertsona guztiei".
Honako hau izango da jaialdiaren egitaraua:
Urriak 2, ostirala
- 18:30etatik 20:00etara. Nhil taldea, Musika Plazan.
- 22:00etatik 23:15era. El inquilino comunista taldea, malekoian.
- 23:30etatik 01:00etara. Gailu taldea, malekoian.
Urriak 3, larunbata
- 11:30etatik 14:00etara. Odol gaztea brass band, herriko kaleetatik Musika Plazara.
- 20:00etatik 21:30etara. La ola maldita, Surtidor kafetegian.
- 22:00etatik 23:15era. Patricia Reckless with The Cherry Boppers, malekoian.
- 23:30etatik 01:00era. Brigitte Emaga with Soundara Collective, malekoian.
- 01:00etatik 03:30etara. Chica Tequila DJ, Marina Txiki tabernan.
Urriak 4, igandea
- 18:30etatik 20:00etara. Femmm Vocal Jazz, Musika Plazan.