Emakume sortzaileen lana eta sorkuntzak ikusarazteko, aitortzeko eta balioan jartzeko asmoz, IV. Emakume Sortzaileen Erakusketa egingo dute larunbatean. Galtxagorri elkartearen aurrean jarriko dute mostra, eta 11:00etatik 20:00etara bitartean bisitatu ahal izango da.
Hamasei emakumeren sorkuntzak ezagutzeko eta haietaz gozatzeko aukera egongo da aurtengo edizioan, eta proiektuak askotariko diziplinetakoak izango dira; esaterako, pintura eta bestelako artelanak, liburugintza, makramea, kandelagintza, panpinak, bitxiak, argazkigintza, joskintza, collageak eta egurrezko kutxak.
Erakusketaz aparte, familia giroan egiteko liburuxka artisau azoka ere antolatu dute larunbaterako. 17:00etan hasiko da tailerra, doakoa izango da, eta bi ordu inguruko iraupena izango du. Irekia izango da, plazak bete arte, eta aurrez izena emateko aukera dago esteka honetan. 8 urtetik beherako haurrek guraso edo tutore batekin parte hartu beharko dute.