EAJk urte politikoari hasiera emateko mitina egingo du ostiralean

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 25a

EAJren Zarauzko mitina. (GUKA)

19:00etan hasiko da, Galtxagorri elkartearen parean, eta Aitor Esteban, Eugenia Arrizabalaga eta Garbiñe Oiarbide izango dira bertan. 

Urtero bezalaxe, aurten ere EAJk ikasturte hasierako mitina egingo du Zarauzko malekoian, Galtxagorri elkartearen parean. Ostiralean izango da, 19:00etan hasita, eta Aitor Esteban Euskadi Buru Batzarreko presidentea, Eugenia Arrizabalaga Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea eta Garbiñe Oiarbide udal hauteskundeetarako alkategaia izango dira bertan.

Azken urtetako urte hasierekin alderatuta, desberdina izango da aurtengoa, izan ere, estreinakoz Garbiñe Oiarbide izango da bertan, Xabier Txurrukaren ordez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide