Etxeberriak eta Imazek asko borrokatutako garaipena lortu zuten atzo

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 24a

Etxeberria eta Imaz. (Kirolak EITB)

Neurketa zirraragarria jokatu zuten atzo Etxeberria eta Imazek Laso eta Martijaren aurka Artizbatalde kiroldegian, eta 18-22 nagusitu ziren markagailuan.

Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuak CaixaBank Masters Txapelketako jardunaldia hartu zuen atzo. A serieko norgehiagokan, Peio Etxeberriak eta Imazek 18-22 hartu zituzten mendean Laso eta Martija, partida estu eta lehiatua jokatu ondoren. Etxeberriak Jokin Altunaren lekua hartu zuen, izan ere, lesionatuta dago.

Laso eta Martija hobeto hasi ziren eta aurrea hartu zuten markagailuan. Etxeberriak eta Imazek, ordea, erreakzionatu eta neurketari pxikanaka-pixkanaka buelta ematea lortu zuten. Une batzuetan, partida parekatuta egon zen, eta bi bikoteek txandaka izan zuten abantaila.

15-11 galtzen ari zirela, Etxeberriak eta Imazek markagailua berdintzea lortu zuten. Ondoren, 59 pilotakadako tanto luze baten ostean, bikote urdina 15-16 aurreratu zen. Hortik aurrera, abantaila mantendu, eta 15-18 aurreratu ziren markagailuan.

Laso eta Martija ez ziren amore ematera iritsi, eta 18-19 hurbildu ziren. Azken txanpan, ordea, Etxeberria eta Imaz nagusitu ziren. Bi bikote gorrien hutsen ondoren, 18-21 jarri ziren aurretik, eta Lasoren beste huts batek eman zien garaipena, 18-22 amaituz.

Neurketak ordu eta hamar minutu iraun zuen, eta guztira 570 pilotakada zenbatu ziren. Garaipenarekin, Etxeberriak eta Imazek CaixaBank Masters Txapelketako lehen puntua eskuratu dute. Etxeberriarentzat, gainera, txapelketan ordezko gisa lortutako bigarren garaipena da. Orain, CaixaBank Mastersak etenaldia izango du Bilboko Aste Nagusiko Torneoa dela eta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide