Trio Rodinen emanaldia, ostegunean Santa Klara elizan

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 24a

Trio Rodin. (Kulturklik)

Trio Rodin taldea arduratuko da Udako Musikaldiaren bigarren kontzertuaz, eta errepertorioa barroko instrumentalaren ingurukoa izango da. Emanaldirako sarrerak agortu dira dagoeneko.

Udako Musikaldiaren 38. edizioa ari dira ospatzen, eta ostegun honetan Trio Rodinen emanaldia egongo da ikusgai Santa Klara elizan. Arratsaldeko 20:30ean hasita, herritarrek eta bertaratzen direnek musika klasikoaz gozatzeko aukera izango dute.

Ikuskizun hau bi zatitan banatuta egongo da. Lehenengoan, Trio Rodin hirukoteak beraiek moldatutako Serguéi Prokófieven Suite de Romeo y Julieta piezak joko ditu. Bigarrenean, berriz, L. Bersteinen West side story lanekoak. Bertaratzen direnek Carles Puigen biolina, Teresa Lliren txeloa eta Jorge Mengottiren pianoa entzuteko aukera izango dute.

Emanaldia ikustera joan nahi dutenek, gaur, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, sarrerak eskuratzeko aukera izango dute Modelo Aretoko txarteldegian eta esteka honetan. Sarreren prezioa 4,25 eurokoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide