Zabalik dago gaztetxoen Itxasmendiko tenis txapelketako izen ematea

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 24a

Itxasmendiko tenis pista. (Zarauzko Udala)

Irailaren 3a izango da´txapelketan izen emateko azken eguna. Gaztetxoek iraileko hiru egunetan neurtuko dituzte indarrak.

Laugarren aldiz, Itxasmendiko tenis txapelketa antolatu du Itxasmendiko Mendibeltz elkarteak. Uztailaren 27an jarri zuten martxan helduen txapelketa, eta irailaren 27an amaituko da. Gaztetxoek ere txapelketan parte hartzeko aukera izango dute, irailaren 5an hasita.

Gaztetxoen txapelketa bi pistetan jokatuko da, eta izena ematen duten jokalari kopuruaren arabera aukeratuko du txapelketaren formatua antolakuntzak: multzotako txapelketa edo kanporaketa zuzena. Hiru egunetan jokatuko da txapelketa: irailaren 5ean, 2010, 2011 eta 2012an jaiotako gazteak lehiatuko dira; irailaren 13an, 2013, 2014 eta 2015ean jaiotakoek neurtuko dituzte indarrak; eta azkenik, irailaren 20an, 2016. urtetik aurrera jaiotakoek jokatuko dute txapelketa.

Izen emateko epea jada zabalik dago, eta txapelketan parte hartu nahi dutenek irailaren 3a baino lehen idatzi beharko dute itxasmendi.tenis@gmail.com helbidera. Bertara bidalitako mezuan, izen abizenak, jaiotze data eta telefono zenbakia agertu beharko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide