Denboraldiko azken kukañaz eta ur jolasez gozatzeko aukera izango da ostegunean

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 24a

Kukaña eta ur jolasak. (Enara Ariznabarreta)

Udan egingo dute azken saioa izango da ostegunekoa, eta ohi bezala, 17:00etan hasiko dira jolasak.

Urtero bezala, aurten ere kukañaz eta ur jolasez gozatzeko aukera izan dute herritarrek eta bisitariek, eta denboraldiko azken hitzordua ostegun honetan izango da, 17:00etan hasita. Arratsalde paregabe bat igaro nahi dutenek nahikoa izango dute moila ingurura gerturatzearekin.

Zarauzko Arraun Elkarteak antolatzen ditu kukaña eta ur jolasak uztailaren 4ean hastekoak ziren, baina ekainaren 13an nerabe talde batek kukaña apurtu ondoren, uztailaren 16ra atzeratu zuten denboraldiaren hasiera. Aurtengoa ere primeran joan da, eta gaztetxoek une dibertigarriak eta entretenigarriak bizitzeko aukera izan dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide