Uda beteko eguraldiarekin hasi da gaurko eguna, eguzkia eta beroa nagusi zirela. Arratsaldean, ordea, eguraldia goitik behera aldatu da une batetik bestera eskualdean, eta gogotik bota du kazkabarra.
Trumoiak eta tximistak hasi dira lehenik, euria etorri da gero, eta handik gutxira kazkabar indartsua iritsi da. Izotz puska handiak erori dira zerutik, eta hamar bat minutuan bazterrak erabat zuritu dira. Zaparrada laburra izan da, baina intentsitate handikoa; nahikoa udako arratsaldea zuritzeko. Zarautzen grabatutako irudiak dira honakoak.