Jendetza elkartu zen atzo gauean Zarauzko malekoian, Aste Nagusiko azken kontzertua zuzenean ikusteko, eta nor hobe festari agur esateko Leire Martinez baino. La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari ohiak herri osoa hunkitu zuen kontzertu ikusgarri batekin. Bere azken albumeko kanta berriak abestu zituen, baina baita denboran atzera egin ere, bere ibilbideko abesti klasikoenetako batzuk eskaintzeko; horien artean, Jueves izan zen.
(Argazkiak: Xabier Txurruka).