Zarauzko Aste Nagusia urteroko arrakasta izaten ari da, eta horren adibide izan dira azken bi egunotan malekoian eskainitako kontzertuak. Janus Lesterren herenegungo emanaldiak zein Seguridad Socialek atzo emandakoak, ehunka entzule bildu zituen Damaren aurrean.
Gaur gauean, Puro Relajo taldearen ardura izango da hondartza girotzea. 23:00etan igoko dira oholtza gainera, hain justu. Bihar, berriz, Aste Nagusiko azken kontzertua eskainiko du Leire Martinezek, leku eta ordu berean.
(Argazkiak: Xabier Txurruka).