Akordeoi doinuek alaitu dute Santa Klara eliza

Julene Sorarrain eta Gorka Eizagirre 2026ko abuztuaren 21a

Maria Zubimendi zumaiarrak eta Garazi Navas usansolotarrak Elementuak izeneko lana taularatu zuten atzo iluntzean, entzuleak Frantziako barrokoaren dotoretasunetik hasi eta euskal musikaren unibertsora arteko bidaian murgilduz. Udako Musikaldiko azken emanaldia abuztuaren 27an izango da.

Udako Musikaldiaren barruan, Maria Zubimendi zumaiarrak eta Garazi Navas usansolotarrak osatutako Expressio Duo bikotearen akordeoi doinuek alaitu zuten atzo iluntzean Santa Klara eliza. Bi musikariek Elementuak izeneko lana taularatu zuten, eta entzuleak Frantziako barrokoaren dotoretasunetik hasi eta euskal musikaren unibertsora arteko bidaian murgildu ziren.

Abuztuaren 27an amaituko da Udako Musikaldia. Egun horretan, hain justu, Sergei Prokofieven Romeo eta Julieta suitea eta Leonard Bernsteinen West side story suitea joko du Trio Rodin hirukoak. Aipatu taldea Europako areto onenetan aritu da, 300 kontzertu baino gehiago eman ditu, eta hainbat sari erdietsi ditu nazioarteko lehiaketetan. 

(Argazkiak: Gorka Eizagirre).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide